IKMAT ÷

Zatiketak praktikatzeko jokua.

App. Android

Doain!

Lagundu nahi baduzu, kafetxo batera gonbidatu diezadakezu

IkMat ÷ zatiketak egiteko jokua da. Gehienbat Lehen Hezkuntzako ikasleentzako pentsatuta dago, zatiketak ikasten ari direnentzat, zehazki. Hainbat erabiltzaile sortzeko aukera izango duzu, modu horretan, etxeko edozeinek jolastu dezake eta era berean, zuen artean lortutako puntuak alderatu.

Taulak praktikatu

Zatiketa taulak errepasatzeko sail berezi bat dago. Zein taulak eta nola (segidan edo nahasiak) praktikatu nahi dituzun aukeratu dezakezu. Kasu honetan, zatiketaren emaitza idatzi beharko duzu (ez daude aukerarik).

Jolastu

Zailtasuna mailetan antolatuta dago: lehenengo mailak azkenengoak baino errazagoak dira. Maila bakoitza txandetan banatuta dago eta denak gainditu beharko dituzu 5 kale baino gehiago egin gabe. Maila bakoitzean zatiketa kopuru jakin bat ondo egitea lortu beharko duzu denbora mugatu batean. Behin maila gaindituta, hurrengoa desblokeatuta geratuko da. Emaitza lau aukeren artean zein den jakin beharko duzu.

Google Playrekin arazo bat dela eta (aplikazio honek ez duela IkMat ×-rekiko esperientzia berririk dio) ezinezkoa da bertatik jeistea. Gure asmoa biak bateratzea da. Bitartean, interesatzen bazaizu, eskatuz gero bidaliko dizugu manualki instalatzeko. Horretarako email bat bidali iezaguzu kaixo.ikasijolasten@gmail.com helbidera.


Atribuzioak | Pribatasun politika